Gazi-gozoa izango da <q>Go!azen</q> telesailaren laugarren atala
Esta nota la han leído: 574 Personas
publicado: 2016-12-12 a las 10:59:04

Chihuahua, Chih., Lunes 12 de Noviembre del 2018

Gazi-gozoa izango da Go!azen telesailaren laugarren atala

  Egoera gozoak eta gaziak biziko ditu Mikelek 'Go!azen' telesailaren laugarren atalean. Batetik, Haizearekin bakeak egingo ditu eta adiskidetu egingo dira, eta, bestetik, Gariren erruz, lanpostua kolokan jarriko du. Horrez gainera, Nora Peiorekin maiteminduta ikusiko dugu.

Mikel Haizearekin hitz egiten saiatuko da behin eta berriz, eta, azkenean, lortu egingo du harekin bakeak egitea. Esne Beltza taldearen 'Gogoak' abestia kantatzen gustura ikusiko ditugu biak. Baina beste norbaitek ere ikusiko ditu, eta arazoak hasiko dira.

Hala ere, arazoak ez dira hor amaituko Mikelentzat. Garik begitan hartu zuen, eta ez du bakerik izango mantentze lanetako mutila Basakabitik botatzea lortu arte. Hori dela eta, Urkoren laguntzarekin, behin baino gehiagotan zirikatuko du, Zuzenek Mikel ikasleekin borrokan ikustea helburu.

Nora, Peio eta Irati

Nahas-mahas ederra sortuko du Peiok Norarekin eta Iratirekin! Hasteko, Nora irakaslearekin erabat maiteminduko da eta gutun bat idatziko dio. Baina gutuna Iratik idatzi diola pentsatuko du Peiok, eta emozionatu egingo da.

'Go!azen' telesailaren atal berria ostiraleko, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.


 

 

Comentarios:

QuiénComentario
Soy:
Comentario:

Soluciones Web